Hirusta Records Euskera

castellano / euskera

ONGI ETORRI GURE WEBGUNERA

Nobedadeak

  
 

mikelerrazkin:

bidean aurkitu zintudan

Ekoizle, musikagile, konponketari eta interprete bezala 15 urtetako ibilbide musikala jorratu zuen Mikel Errazkinek, lagun batzuekin batera Sorotan Bele sortzea erabaki zuenetik .[gehiago...]

    
    

Hirusta Records: 15 urte musikaren zerbitzuan.

Musika-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat gara eta edozein soinu-euskarriren grabaketa eta argitalpenaz arduratzea da gura eginkizuna.

Soinu estandar bikain bat lortzeko lan egiten dugu beti. Gure lehentasuna kalitatea da, horregatik maila goreneko materialarekin egiten dugu lan.

Enpresa bezala daukagun 15 urtetako ibilidean zehar, dedikazio profesional eta pertsonala, zein xehetasun bakoitzaren zainketa dira gure ezaugarri nagusienak.

 

Zure proiektua, gure proiektua da

Zure neurriko estudioa gara. Ekarri iezaguzu zure proiektua. Entzungo zaitugu eta elkarrekin aurrera aterako dugu.

 

Hirustaren Webgunea

Webgune honetan gure zerbitzuen inguruko informazioa zein gure zigiluko artisten azken nobedadeak aurkituko dituzu. Lan hauetako bat erosi nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan webgune honen "harreman" sailaren bitartez.

Eskerrikasko gure webgunera inguratzeagatik.

 

 

      
 
   

LO LO KANTA TTIKIAK

Duela 10 urte Josune López, Anutxi Lazkanotegi, Xabi López eta Mikel Errazkinek abian jarri zuten Kanta Ttkiak proiektua bere amaierara iristen da, laugarren eta azkena izango den diska honekin.  [gehiago...]

    
    
      
 t
   

LANTZ: IGARAN GAIAK

LANTZ folk musika taldea elkartasun berezi batetik jaio zen; Garbiñe Insausti, Olatz Prat eta Oihana Lekuonaren ahotsak Mikel Errazkin, Xabi Lopez, Alaitz Telletxea, Josean Martin Zarko eta Juan Ezeiza musikariekin hain zuzen. Zortzi musikari hauek talde ezberdinetan parte hartu edo hartzen dute; hala nola, Sorotan Bele, Alboka, Ganbara, Alaitz eta Maider, Garbiñe, Xarnege, Beti Mugan, Karelean, mikelerrazkin & HF, etabar. [gehiago...]

    
    
      
 t
 

 

JOSEBA IRAZOKI: POBRE GARA

Joseba Irazokiren disko berri bakoitza entzuteak izaten dituen pizgarrietako bat –eta azkenaldian sarri gertatu izanagatik galdu ez dena- zein Joseba Irazoki aurkituko duzun deskubritzea da. [gehiago...] 

    
    
      
t
 
HIRUSTA RECORDS - Diskoetxe zigilua
amutalde kalea 22, 3.D - 20.280 HONDARRIBIA-gipuzkoa (spain) tfnoa./faxa: +34 943 645 652 - 635707545